2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2026ko diru-bilketarako egutegia
Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), "Nafarroako toki-erakundeen eskumena da tributu propioak kudeatzea, biltzea eta ikuskatzea"; eta 82. artikuluaren arabera, "diru-bilketaren kudeaketa da toki-erakundearen Ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea"; horrenbestez, udal honen tributuen diru-bilketarako egutegia ezartzen da 2026. urterako.
Horiek horrela, honako erabaki hauek aurkeztu dira osoko bilkuran aztertu eta, ondotik, bozkatzeko:
Lehena.–Honako zerga-egutegi hau onestea 2026. urterako:
DIRU-BILKETA BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA 2026RAKO
Ibilgailuen gaineko udal-zerga.
–Borondatez ordaintzeko epea: hiru hilabete (otsailetik apirilera).
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: apirilaren azken egunean.
Hiri- eta landa-kontribuzioak eta herri-lurretako aprobetxamenduen kanona.
–Borondatez ordaintzeko epea, lehen seihilekoa: ekainean; bigarren seihilekoa: azaroan.
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: ekainaren azken egunean eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ).
–Borondatez ordaintzeko epea, lehen seihilekoa: ekainean; bigarren seihilekoa: abenduan.
–Kobrantza: ekainaren azken egunean eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Herri-larreen errentamendua (eskortak).
–Borondatez ordaintzeko epea (hiru lauhileko): apirilean, abuztuan, eta abenduan.
–Kobrantza (hiru lauhileko): apirilaren, abuztuaren eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).
–Borondatez ordaintzeko epea: azaro-abenduetan.
–Kobrantza: abenduaren azken egunetan.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ).
–Borondatez ordaintzeko epea: abenduan.
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: abenduaren azken egunetan.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasatuko dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Agintzea osoko bilkuran hartutako erabaki hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan.
Murillo el Fruton, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2601428