2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Saltzea 7. poligonoko 335. lurzatiko partaidetza
Mendigorriko Udalak, 2026ko urtarrilaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Onestea 7. poligonoko 335. lurzatia saltzea.
Udalari dagokion zatia: %86,62.
Proposatu da lurzatia enkante bidezko prozeduran saltzea. Lizitazioaren gutxieneko balioa: 49.318,48 euro.
Posible izanen da sesta egitea.
Eskaintzak Mendigorriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, gutun-azal itxian, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Mendigorrian, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2601087