2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2026ko urtarrilaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz, langileen ordezkariekin izandako negoziazio kolektiboaren ondotik:
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 390/2025 Ebazpenaren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala, eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak 2025eko urriaren 17an emandako ebazpen baten bidez argitara eman zen 2026rako jaiegunen zerrenda.
Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2026ko lan-egutegia onestea Mendabiako Udaleko bulegoetako langileentzat.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta langileen ordezkariekin aldez aurretik negoziazio kolektiboa egin ondoan,
EBATZI DUT:
1. Onestea Mendabiako Udaleko bulegoetako langileen 2026ko lan-egutegia eta jaiegunak eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 25a: Mendekoste astelehena, Almendrondoen besta.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 24a, 25a, 26a eta 27a: San Joan Bataiatzailearen bestak.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal-bulegoetarako jaiegun deklaratu diren aipatutakoak, salbu eta abuztuaren 24a, 25a, 26a eta 27a; izan ere, egun horiek jaieguntzat hartuko dira bulegoetako langileentzat, baina ez baliogabetzat.
Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egonen dira udal-bulegoak.
Bulegoetan, jendaurreko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izanen da.
2. Urteko lanorduen banaketa:
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean ezarritakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), urtean benetako 1.592 lanordu izanen dira, honela banatuta:
Bulegoetako langileen ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneko lanaldia.
Zerbitzu anitzetako brigadaren lan-ordutegia:
Urtarrilean, otsailean, urrian, azaroan eta abenduan: 07:50etik 15:00ak arte.
Martxoan, apirilean eta maiatzean, 07:40tik 15:00ak arte.
Ekainean, uztailean eta abuztuan, 06:30etik 14:00ak arte.
Irailean, 07:30etik 15:00ak arte.
San Joan Bataiatzailearen egunean eta Almendrondoen bestan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.
3. Udal-agenteen lan-ordutegia:
Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.
4. Urteko ordu kopuruaren banaketa doitzeko, oro har, honako hau hartuko da kontuan: langile bakoitzak lanordu osagarriko egin beharko du 2026an.
5. Oporrak 2026. urtean hartu beharko dira, eta 2027ko urtarrilaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea, salbu eta ongi justifikaturiko zerbitzuaren beharrengatik geroratu behar badira.
6. Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara ere, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orri ofizialeko gardentasun-atarian; halaber, horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Mendabian, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2601255