1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
383/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, psikologo klinikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2362E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo klinikoen 20 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 12ko 2586E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 16an.
Lehiaketa eta oposizio faseak amaitu ondoren, 2025eko urriaren 21ean argitara eman zen, deialdiaren web-fitxan, puntuazio altuena lortu zuten eta deialdietako baldintzak betetzen zituzten izangaien izendapen proposamena. Hala, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 3750/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren denak, salbu eta Fernando Fernández Krogmann jauna eta Sara García de Fernando García andrea, zeinek plazari uko egin baitzioten. Hortaz, egoki da bi baja horiek gainditutako izangaien zerrendan hurrengo dauden izangaiek betetzea. Ondorioz, 2026ko urtarrilaren 16an, deialdiaren web-fitxan argitaratu zen izendapen proposamen osagarria.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapenak egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo klinikoen lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia.
JOAO MUNIAIN, LAURA
GONZÁLEZ SÁNCHEZ, ROMINA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
Irekia | JOAO MUNIAIN, LAURA | 72323 | FUNTZIONARIOA | OM: LZ ARRETA KOMUNITARIOAREN ETA OSASUN MENTALEKO ZENTROEN ARLOA | IRUÑA |
Irekia | GONZÁLEZ SÁNCHEZ, ROMINA | 61128 | FUNTZIONARIOA | OM: EGUNEKO I. OSPITALEA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2601913