2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Administrazio emakida, San Juan HLHIPko estalkiaren gainekoa, instalazio fotovoltaikoa egiteko
Irunberriko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen zuzenean eta dohainik esleitzea jabari publikoko ondasun baten erabilera pribatiborako emakida. Hain zuzen ere, emakida hori Irunberriko San Juan HLHIPko estalkiari dagokio, eta Arbaiun Komunitate Energetikoa irabazi-asmorik gabeko elkarteari (IFZa: G71540751) emanen zaio, proiektuan jasotako eta orain onetsitako baldintza-agirian adierazitako baldintzapean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2601405