34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Aintzat hartuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan ezarritakoa, eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean eta horrekin bat heldu den araudian xedatutakoa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Alkateari ordaintzea 7.263,08 euroko kalte-ordaina edo gehieneko ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Udaletxera joateagatik eta osoko bilkuretan, kide anitzeko batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

2.–Zinegotziei urtean 1.934,23 euroko kalte-ordaina edo ordaina ordaintzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da osoko bilkuretan eta kide anitzeko batzordeetan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

3.–Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, behin horiek justifikatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren.

4.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bat etorriz Toki araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5. artikuluan ezarritakoarekin; atzeraeraginezko ondoreak izanen ditu 2025eko urtarrilaren 1etik.

Lantzen, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2601360