34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. artikulua aldatzea bere udal-mugartean aplikatzekoa den ordenantza honetan: Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Aipatu ordenantzaren aldaketa biltzen duen espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz erabakitakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin.

Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta aldatutako testua osorik argitaratuko da, legez ezarritako ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2601337