34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 27ko 8. ebazpenaren bidez, 2026. urteari dagokion lan egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehena.–Ezkabarteko Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen dituzten jaiegunen eta egun baliogabeen egutegia onestea, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Uztailaren 6a, 7a eta 8a eta abenduaren 28a egun baliogabeak izanen dira.

Uztailaren 9an, 10ean, 13an eta 14an, ordutegi murriztua izanen da, 9:00etatik 15:00etara.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 07:40etik 15:00ak arte 08:00etatik 15:20ra arte lan egin beharko da, langilearen hautura.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen dute.

Ezkabarteko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 08:00etatik 15:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ezkabarteko Udalaren iragarki-taulan".

Ezkabarten, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2601102