2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2026ko zerga-tasak, karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Cortesen, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
KARGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: karga tasa bakarra, %0,3502koa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat karga-tasa %4,12 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko karga indizea aplikatuko Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko tarifen gainean.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: foru lege bidez arlo horretan onesten diren azken tarifak.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, karga-tasa hauek ezarriko dira sortzealdi bakoitzeko:
SORTZEALDIA | KARGA-TASA |
20 edo gehiago | %11,00 |
19 | %11,00 |
18 | %14,00 |
17 | %20,00 |
16 | %25,00 |
15 | %25,00 |
14 | %25,00 |
13 | %25,00 |
12 | %25,00 |
11 | %25,00 |
10 | %25,00 |
9 | %25,00 |
8 | %25,00 |
7 | %25,00 |
6 | %25,00 |
5 | %25,00 |
4 | %10,00 |
3 | %8,00 |
2 | %8,00 |
1 | %8,00 |
Urtebetetik behera | %8,00 |
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25eko karga-tasa lehen urterako, Nafarroako Gobernuak etxebizitza hutsen erregistroa sortu eta Udalak etxebizitza hutsen errolda eduki eta gero; %0,50ekoa, bigarren urterako; eta %1,5ekoa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako.
TASAK
Bere horretan uzten dira Cortesko ordenantza fiskal guztietako tasak.
Iragarkiaren kodea: L2601229