34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Caparrosoko Udalak 2026ko urtarrilaren 29an egin bilkuran erabakitakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan, udal ordenantzetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, eskaera aurkez dezaten, zortzi urteko eperako adjudikatuko baitira laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, herritarren arteko adjudikazioaren ohiko motetan (lehentasuna dutenak eta zuzeneko adjudikazioa) eta herri-larreen aprobetxamendua, Udal Idazkaritzan eta Udalaren egoitza elektronikoan diren baldintzei jarraituz. https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/.

Eskaerak aurkezteko tokia: Caparrosoko Udalaren bulegoak (España plaza 12, 31380 Caparroso), bulego orduetan (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era), edo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.caparroso.es/) zein administrazio prozeduran ezarritako bestelako edozein bitartekoren bidez.

Caparroson, 2026ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2601416