2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Ariako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Aintzat hartuta zer xedatzen den udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz, batetik, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta, bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75. bis artikuluetan, osoko bilkurak, aho batez,
ERABAKITZEN DU:
1. Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:
–Alkateari ordaintzea, gehienez, 2.000,00 euroko kalte-ordaina edo konpentsazioa, urtean, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Udaletxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik.
–Zinegotziei ordaintzea 250,00 euro bilkurara egiaz bertaratzen diren bakoitzeko.
–Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, behin horiek justifikatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren. Bidaia norberaren ibilgailuan egiteagatik, 0,36 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.
2. Adieraztea zenbateko horiei atxikipena aplikatuko zaiela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeen arabera.
3. Erabaki honek 2025eko uztailaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.
4. Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Arian, 2026ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Iñaki Berruezo Juandeaburre.
Iragarkiaren kodea: L2601148