2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
2026rako zerga-tasak
Anueko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez; jarraian ematen dut hitzez hitz:
Lehena.–Onestea Anueko udalerrian 2026ko ekitaldian indarrean izanen diren zerga-tasak, ehunekoak eta tasak.
Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak sortuko dituzte.
Hirugarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.
Laugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik, baldin inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erabaki honen aurka zuzenean jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatutako argitalpenaren biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Anuen, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Iragarkiaren kodea: L2601335