1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
173/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2359E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko 10 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2672E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 20an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko abenduaren 19an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia.
IRIARTE IRIARTE, IRATXE
GARCIA GONZALEZ, MELANIE
MENDOZA LIZALDEZ, ELIANE
ZOROQUIAIN GARIN, AMAYA
FERNANDEZ MARLASCA, BEATRIZ
MARTINEZ MENDOZA, NAHIKARI
MARTIN HERCE, SILVIA
BERNAL OIZ, BEATRIZ
ARRIOLA OSES, MARTA
GORRIZ SUESCUN, ITXASO
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
Irekia | IRIARTE IRIARTE, IRATXE | 0066684 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | GARCIA GONZALEZ, MELANIE | 0068013 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | MENDOZA LIZALDEZ, ELIANE | 0069800 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | ZOROQUIAIN GARIN, AMAYA | 0065025 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | FERNANDEZ MARLASCA, BEATRIZ | 0068014 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | MARTINEZ MENDOZA, NAHIKARI | 0061532 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | MARTIN HERCE, SILVIA | 0065316 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | BERNAL OIZ, BEATRIZ | 0073307 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | ARRIOLA OSES, MARTA | 0071934 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Irekia | GORRIZ SUESCUN, ITXASO | 0072424 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2600984