1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
6/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Meano-Lapoblacioneko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 11n emandako 481/2025 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunean, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Meano-Lapoblacioneko Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Ebazpen hori 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23koan.
Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko onestea "Meano-Lapoblacioneko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartza.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Meano-Lapoblacioneko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) eta Meano-Lapoblacioneko Udalari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean hau jakinarazi eta biharamunetik. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 27an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2601113