2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Erriberako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia jarrita 2026ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.
Jendaurreko aldia iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita gelditu da 2026ko aurrekontua, jarraikiz apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hala, hona hemen aurrekontuaren laburpena:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 184.775,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 18.732.025,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 943.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.503.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 23.362.800,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.543.250,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.291.500,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.050,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 23.362.800,00 euro.
Argitara ematen da, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2026ko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2601141