2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Udalbatzako kideen ordainsariak aldatzea
Elortzibarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2026ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkura berezian, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 56. eta 57. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 7/1985 Legearen 75. artikuluari (Toki Araubideko Oinarriak arautzen duen Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:
Lehena.–Mantentzea, dieta gisa, kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50 euroen ordainketa bilkura bakoitzeko.
Bigarrena.–Erabaki horri dagokionez, kide anitzeko organoak honako hauek direla ulertuko da: Osoko Bilkura, Informazio batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta Gobernu Batzarra.
Hirugarrena.–Oro har, bertaratzeagatik, gehienez jasoko den dieta izanen da 600 eurokoa bi hilean, gaur egun indarrean dagoen araubidearen arabera.
Laugarrena.–Aurrekoa gorabehera, pertsona bakarreko udal-taldeen kasuan, ez da aplikatuko aurreko puntuan ezarritako gehieneko muga, eta honela jasoko dira bertaratzeagatiko dietak: beren taldea ordezkatzeko kide anitzeko organoetan benetan bertaratutako saioen arabera.
Bosgarrena.–Sariak bihileko natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira, eta urtero eguneratuko dira, bai bakoitzeko zenbatekoa, bai –kasua bada– gehienezko kopurua, aurreko urteko KPIren arabera.
Seigarrena.–2025eko apirilaren 16ko erabakiaren gainerako edukiak, erabaki honek berariaz aldatzen ez duen guztian, indarrean jarraituko du.
Noainen (Elortzibar), 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2600938