2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Dorreko 2. eremuko 5. poligonoko 164. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 19ko 2026-0042 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat sinatzea Elortzibarko Udalaren eta María Alonso Echarteren eta Imanol García Lucearen artean. Haren bidez, dirutan emanen da Dorreko 2. eremuko 5. poligonoko 164. lurzatiaren aprobetxamenduaren %10.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. artikuluekin eta horiekin bat heldu diren artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2026eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2600870