33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ultzamako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:

1.–Indarrik gabe uztea gai honi buruzko gainerako erabakiak legegintzaldi honi dagokionez, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

2.–Onestea dedikazio esklusiboa izanen duten Udaleko kargudunen zerrenda hau eta dagokien ordainsaria: Udaleko alkate Martín M.ª Picabea Aguirre dedikazio esklusiboan ariko da bere karguan, lanaldi osoan, eta horren ordainean 37.150,00 euroko ordainsari gordina jasoko du urtean, hamalau hilekotan banaturik (12 paga arrunt eta aparteko 2 paga), bakoitza 2.653,57 euro gordinekoa. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, bai eta Gizarte Segurantzaren langile kuota ere. Udalaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

3.–Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten udalkideek 60 euro jasoko dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik, konpentsazio gisa.

4.–Ordainsarien araubide honek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

5.–Erabaki hau argitara ematea Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2601385