33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren burutza ordezkatzea xedatzen duen ebazpenean

2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12koan, argitaratutako iragarkian akats material bat badela oharturik, behar den zuzenketa ematen da ondotik:

Honela dioen tokian:

"Tuterako Udaleko alkateak, 15/2025/NOCEPO espedientean, 5989/2025 Ebazpena eman du ekainaren 19an, non honako hau erabaki baita:".

Honela behar du:

"Tuterako Udaleko alkateak, 15/2025/NOCEPO espedientean, 5989/2025 Ebazpena eman du abenduaren 19an, non honako hau erabaki baita:".

Tuteran, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2600706