33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UE-6 unitatean, 3. poligonoko
454. eta 455. lurzatietan. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko irailaren 9ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat sinatzea Esther Recalderekin eta Alfonso Amatriainekin. Haren bidez, nahitaez laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10aren ordez, haren parekoa emanen da eskudirutan UE-6 unitateagatik (zehazki, 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatiei eragiten die).

Hori dena, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluari (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 25. artikuluari.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tebas-Muru Artederretan, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2600637