2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an, eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta alegazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.
Horrenbestez, eta jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluari eta harekin bat heldu direnei, iragarki hau argitaratzen da, aurrekontuaren laburpenarekin batera, aipatu foru legearen 202.–3 artikuluarekin bat. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 138.800,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 714.936,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 363.076,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.275.162,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 74.613,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 83.800,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 857.749,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 256.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.275.162,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tebasen, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2601409