33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Sunbillako Udaleko alkateak, 2026ko urtarrilaren 14an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean.

Ikusirik eskumenak bertze baten esku uztearen arloan honako arau hauek ezartzen dutena: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Sunbillako Erregistro Zibilean 1/26 zenbakidun ezkontza espedientea izapidetu da, 2026ko maiatzaren 16an egitekoa, Sunbillako herriko etxean.

ERABAKIA:

1. Ane Petrirena Insausti Udaleko zinegotziari ahalmena eskuordetzea 1/26 espedientean izapideturiko ezkontza zibila egiteko.

2. Ezkontza zibil hori herriko etxean egiteko baimena ematea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

4. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.

Sunbillan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2601312