2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Erromantzatuko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.
Erabaki hori 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.
Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Erromantzatuan, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
2026KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | EGUNGO EGOERA | LANALDIA (EHUNEKOA) | MAILA | OSAGARRIAK (EHUNEKOA) |
Maila | Lanpostua | Arrisku berezia |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | LAN-KONTRATUDUN FINKOAK | 20/2021 LEGEAREN 6. XEDAPEN GEHIGARRIA | JARDUNEAN | 50 | D | 12,00 | 17,95 | |
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | LAN-KONTRATUDUN FINKOAK | OPOSIZIO-LEHIAKETA | HUTSIK | 60 | D | 12,00 | 15,00 | 10,00 |
GARBIKETA ZERBITZUAK | LAN-KONTRATUDUN FINKOAK | OPOSIZIO-LEHIAKETA | HUTSIK | 9,79 | E | 15,00 | 20,95 | |
Izenen zerrenda
Aldi baterako lan-kontratudunak.
LANPOSTUA | IZEN-DEITURAK | ANTZINATASUNA |
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | VÍCTOR NARCISO MALO SÁNCHEZ | 2020-06-22 |
GARBIKETA ZERBITZUAK | GERALDINA DOLORES MERLO MERLO | 2023-05-22 |
Lan-araubide finkoan kontratatutako langileak.
LANPOSTUA | IZEN-DEITURAK | ANTZINATASUNA |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | SILVIA GARDE TORRES | 2003-09-11 |
Honako zehaztapen hauek egiten dira organikoki Irunberriko Udalaren menean dauden eta partekatuak diren langileei buruz, zeinak udal horren plantilla organikoan ageriko baitira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluarekin, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazketaren arabera:
–Irunberriko eta Erromantzatuko Udalen Batasuneko idazkaria.
Iragarkiaren kodea: L2601435