33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 62.050,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 39.008,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 204.948,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 51.210,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 73.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 433.216,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 97.825,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 147.060,21 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 60.795,88 euro.

6.–Inbertsio errealak: 127.535,12 euro.

Gastuak, guztira: 433.216,00 euro.

Erromantzatuan, 2025ko otsailaren 2an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2601433