2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Jarduera-lizentzia ematea. Kirol materialaren biltegia
Aditzera ematen da 2026ko urtarrilaren 13ko 4 Ebazpena, zeinaren bidez ematen baita kirol materialaren biltegirako jarduera-lizentzia bat 3. poligonoko 404. lurzatian. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua).
Garesen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2600662