33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2026rako lan publikoaren eskaintza

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen onestea 2026. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona erabaki horren xedapen zatia:

Lehena.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2026rako lan publikoaren eskaintza. Eskaintza horretan, honako lanpostu hauek sartuko dira, kontuan hartuta 2026ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasaren arloan xedatutakoa.

1.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: lanpostu bat: udal agentea, 4013 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.

2.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: lanpostu bat: administrazio-antolaketako teknikaria, 1003 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2601383