2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikin bat eraberritzea,
bertan tabernadun hotela egiteko
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2025-2898.
Titularra: TALLUNTXE HOSTELERIA SLU.
Jarduera: eraikin bat eraberritzea, bertan tabernadun hotela egiteko (oinarrizko proiektua).
Tokia: San Nikolas kalea 5, Iruña.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2600723