33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Kirola egiteko tokia, gimnasioa, bulegoak eta sarbidea

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko ekainaren 25ean:

REV 25-JUN-25 (9/EV).

Ikusirik LIO / 2025 / 497 espedientea, Artacho De Cabo ADC Arquitectos SLk sustatu duena Oberena erakundea ordezkatuz, zeinetan eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra lizentzia, eraikin bat eraikitzeko Sebastián Albero kaleko 1. zenbakian, helburua baita kirolerako, gimnasiorako, bulegoetarako eta sarbiderako aretoak eraikitzea (oinarrizko proiektua), eta Udalaren txosten teknikoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

A) Hirigintza prozedurari buruzko baldintzak:

Lizentzia oinarrizko proiektuarekin ematen da, bat etorriz Nafarroako Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 191.6 artikuluan xedatutakoarekin. Erabaki honetako baldintza da, hirigintza lizentziak eragina izateko, Eraikingintzaren Kode Teknikoan zehaztutako eraikuntza proiektua aurkeztea.

B) Eraikuntzari buruzko baldintzak:

Lanak eskatutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat beharko da.

Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2025eko ekainaren 13a) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Sarbideko eraikuntzan, gehienez 231 lagun sar daitezke, honela banatuta: 98 lagun gimnasioko gelan, 61 lagun 01 gelan, 54 lagun 02 gelan eta 18 lagun 03 gelan.

Jardueren funtzionamendu-ordutegiak egunekoa izan beharko du, 07:00etatik 23:00etara bitartean.

Musika-ekipoetatik igorritako musika-giroa 75 dBA-koa izanen da gehienez, bat etorriz Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen gaineko ordenantzaren 9.B) artikuluarekin.

Erabilerarako segurtasun neurriak eta suteen aurkako prebentzio neurriak hartu eta une oro mantenduko dira, hain zuzen jasota daudenak EHAEOko kideek 2025eko otsailean sinatutako oinarrizko proiektuan, eta, orobat, NIITEOko teknikariek 2025-02-14an sinatutako jarduera sailkatuaren eta instalazioen proiektuan eta eranskinetan.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta CO2koek 34B eraginkortasuna.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan eta zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SIko 1. ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Irekiera automatikoko ateek sistema bat izanen dute, irekiera-mekanismoak edo energia-hornidurak huts eginez gero atea irekitzeko eta ixtea eragozteko, CTE DB SI 3ren 6.5 apartatuaren arabera.

Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa ere.

Jardueraren eta hari lotutako instalazioen benetako funtzionamenduan sortzen den zarata-mailak bete behar ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez) eta aplikatu beharreko beste araudi batzuetan ezarritako muga-balioak.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 18 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia Armada etorbideko 2ko (5. solairua) gure bulegoetan duzu eskura edo https://www.pamplona.es/eu webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2600623