2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea. Gimnasioa
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko apirilaren 22an:
REV 22-ABR-25 (24/EV).
«IKUSIRIK LIO/2024/2361 espedientea, sustatu baitu Javier Chivite Segurak, NALJALE SL ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baita jarduera sailkaturako eta obrarako lizentzia, lokala egokitzeko gimnasio bat jartzeko Emilio Arrieta kaleko 7an, beheko solairuan, eta ikusirik, orobat, udal txosten teknikoak, ebatzi dut: eskatutako lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera, baina ohartarazita baldintza hauek bete beharko direla:
Lanak eskatutakoari egokitu behar zaizkio. Bertze edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da.
Establezimenduaren edukiera 35 pertsonakoa izanen da.
Establezimenduan egunez ariko dira, 07:00etatik 23:00etara bitarte, jarraikiz 201/2002 Foru Dekretuaren 2.5 artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen da ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra).
Instalatuko eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den bertze edozein araudi espezifiko.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA (Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna) oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).
Komunek ateak kanpotik desblokeatzeko sistema bat izanen dute (DB SUAko SUA 3 atala, 1.1 apartatua, DB SUA). Komun irisgarriak larrialdietako deiak egiteko gailu bat izanen du, bete beharrez DB SUAko SUA 3 ataleko 1.2 apartatuan ezarritakoa.
Komun eta aldagela irisgarriek izanen duten ekipamendua DB SUAko A eranskineko "Zerbitzu higieniko irisgarriak" definizioan jasotakoaren araberakoa izanen da.
Argiteriak ez ditu gaindituko energia-efizientziaren gehieneko balioak, zeinak ezarrita baitaude Energia aurrezteko
Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak. Zehazki, zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, beteko dira Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, bete behar da 31/2022 Foru Legean ezarritakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta ematea eta beren eskubideak bermatzea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren bukaera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar da, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2600620