33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea. Taberna, sukaldea duena

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko maiatzaren 12an:

REV 12-ENE-25 (21/EV).

Ikusirik LIO / 2024 / 1598 espedientea, Roncesvalles de Restauración SLk sustatua, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzea, sukaldedun tabernaren jarduera ezartzeko, Amaia kaleko 2 zenbakian, eta, orobat, ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

1.–Alegazio -gileei jakinaraztea –zarata gogaikarrien harira aurkeztutako alegazioei dagokienez–, lokalaren isolamendu akustikoaren neurketa aurkeztu zela 2025eko martxoko eranskinean (60dBA), eta lokalak betetzen duela MINP ordenantza (Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantza). Inguruan taberna asko dagoela-eta, gogoan hartu behar da ez dagoela etxe-uharte horretan ostalaritzako lokalen ezarpena mugatzen duen araudirik.

2.–Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Legeztatu egin dira eskatutako obrak eta instalazioak; obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat beharko da.

2024ko irailaren 26ko eta 2025eko apirilaren 16ko erregistro-data duten eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen den puntuetan.

Tabernaren barnean gehienez 18 lagun sar daitezke.

Lokalak izan behar du estalkira ematen duen ke-aterabidea. Tximiniek behar adinako estankotasuna bermatuko dute materialetan eta eraikuntzan, eta MINP Ordenantzaren 10. artikuluan ezarritako altuerak eta EITE bete beharko dituzte.

Airearen deskarga eginen da neurri egokiko dezelerazio-plenum baten bidez, eta lamazko sareten bidez, zeinak irteera horizontalekoak eta neurri egokikoak izanen baitira, eta gutxienez zorutik 2,50 m-ra kokatuko baitira.

135/1989 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako betekizun eta baldintzen arabera instalatuko dira nahitaez bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko ahalmena duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa ere.

Komun irisgarria gauzatuko da DB SUA-9 1.2.6ko eskakizunen arabera, ibilbide irisgarri batekin komunikatuta; ateek izan behar dute kanporantz eraisgarriak edo lerragarriak; eta komunontziak izan behar ditu ingurunetik kromatikoki bereizita egonen diren laguntza-barrak eta bestelako mekanismo eta osagarriak.

Establezimenduaren aireko zarataren aurkako isolamendu akustikoaren maila, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz xedatuta dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.

Jardueraren eta hari lotutako instalazioen benetako funtzionamenduan sortzen den zarata-mailak bete behar ditu –betiere 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. Eranskinean adierazitako prozeduren arabera– urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 eta B2 tauletan ezarritako muga-balioak (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena) zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez, bai eta aplikatu beharreko beste araudi batzuetan ezarritako muga-balioak ere.

Honekin batera doaz Iruñerriko Mankomunitatearen txostenaren kopia, haietan ezarritako baldintzak bete ditzan lizentziaren titularrak.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 4 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Aditzera ematen zaio jarduera hasi aurretik establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia Armada etorbideko 2ko (5. solairua) gure bulegoetan duzu eskura edo https://www.pamplona.es/eu webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2600618