33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2026ko urtarrilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarra hartuko duten tokiko tributuen zerga-tasak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin. Zerga-tasak jarraian zehazten direnak izanen dira:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2026ko zerga-tasak eta tasak. Horretarako, 2025eko onetsi zirenak mantenduko dira.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea, onespen erabakiaren iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritar eta interesdun legitimoek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egiteko.

Nolanahi ere, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Oteitzan, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2600610