33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Oliba olioaren errota, ekoizpena eta salmenta

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Olivares Arcalis SL.

Jarduera: oliba olioaren errota, ekoizpena eta salmenta.

Tokia: Beireko etorbidea, A kaleko 4 zenbakia.

Udala: Erriberri.

Aditzera ematen da, interesdunek eta gainerakoek jakin dezaten.

Erriberrin, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2600609