2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 889. lurzatian. Hasierako onespena
Alkateak urtarrilaren 20an emandako 37/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Martzillako Udalak sustatutako xehetasun-azterketa bat, Paloma Martín Caballerok eta Carlos Merino Navarrok sustatua, helburu duena planeamenduan Martzillako 3. poligonoko 889. lurzatiari esleitutako eraikigarritasuna berrantolatzea, jarraikiz Javier Catalán Moreno arkitektoak 2025eko azaroan idatzitako agiriari.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Martzillan, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2600738