33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Gora jotzeko 25-02397 errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarria, trafikoaren alorreko zehapen-espediente bati buruz alkateak 2025eko urriaren 6an emandako ebazpen baten aurka

Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek, 2026ko urtarrilaren 20an, jarraian hitzez hitz jasoko den ebazpen hau eman zuen:

Ebazpena, 2026ko urtarrilaren 20an Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 25-02397 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori aurkeztu zen trafikoaren alorreko zehapen-espediente bat abiarazteko alkateak 2025eko urriaren 6an eman zuen ebazpen baten aurka.

Ikusirik 2025eko abenduaren 24an Udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 25-02397 errekurtsoari buruz, zeina aurkeztu baitzen alkateak 2025ko urriaren 6an eman zuen ebazpen baten aurka. Ebazpen haren xedea zen trafikoaren alorreko zehapen-espediente bat abiaraztea. Horrenbestez, eta baliatuta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. 1k) artikuluan aitortuta ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Irunberrin, 2025eko abenduaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2600716