33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

3. poligonoko 920. eta 425. herri-lurzatien okupazioa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2026ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurraren 700 metro koadro okupatzea. Lur horiek Los Cabezos izeneko alderdian daude (Lodosako 3. poligonoko 920. eta 425. lurzatiak). Okupazioaren helburua da telekomunikazioen kanalizazioa egiteko exekuzio-proiektua gauzatzea, Adamo Telecom Iberia SAk sustatuta. Horrekin batera, okupazioa arautuko duen baldintza-agiria ere onetsi zuen.

Edonork kontsultatzen ahal ditu proiektu honi lotutako agiriak Lodosako Udalaren bulegoetan. Ikusgai egonen dira 15 egun baliodunean, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan.

Lodosan, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2600720