33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.

Lantzen, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2601358