33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Iturengo Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

"Alkate udalburuak 2026rako lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5ko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30koa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Iturengo gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 5a: Udaletxea itxita egonen da.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12 a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Azaroaren 11: San Martin (herriko jaieguna).

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 30 a: Udaletxea itxita egonen da.

–Abenduaren 31 a: Udaletxea itxita egonen da.

Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Urteko lanegunak 245 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun: beraz, azkenik, 218 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 14:30ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Iturengo Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:30ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2026. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturengo Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Iturenen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2601339