2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Errotuluen diseinua eta ekoizpena
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espedientea: 88/2026.
Jarduera sailkatuak: errotuluen diseinua eta ekoizpena.
Sustatzailea: Luminosos Navarra Decoración Neón SL.
Tokia: Badostain kalea 42, 1093. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).
Uharten, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2601759