2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Gesalazko abelbideen mugaketa kartografikoa. Jendaurreko informazioa
Aditzera ematen zaie interesdunei Gesalazko abelbideen mugaketa kartografikoa. Gesalazko iraganbidearen mugaketa kartografikoa Girgillaoko eta Etxarren Girgillaoko perimetroan sartutako azaleran.
Lehena.–Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 741/2011 Ebazpenaren bidez, onetsi zen lurzatiak berrantolatzearen bidezko esku-hartzeak egitea Girgillao eta Etxarren Girgillaoko nekazaritza azpiegituretan.
Bigarrena.–Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egunetik hasita. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.–Epe horretan, mugaketa kartografikoak ukituko dituenek espedientea aztertzen ahalko dute eta toki entitatean beren eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaien guztia alegatu (alegazioen oinarri diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzte).
Gesalatzen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2600772