2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Garraldako Udalak 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2026ko plantilla organikoa onetsi zituen hasiera batean, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta 235. artikuluan xedatutakoarekin.
Garraldan, 2026ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ion Iriarte Pedroarena.
Iragarkiaren kodea: L2601151