33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Garaioako udal-bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Garaioako udal-mugartea.

Garaioan, 2026ko urtarrilaren 19an.–Barrutiaren titularra, Alberto Domench Zabalza, Garaioako alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2600646