33. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hitzarmena Burlatako Udalarekin, euskara teknikaria kontratatzeko

Etxauriko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da toki-erakundeen artean hitzarmena egiteko proposamena, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko hautaketa-prozesuak kudeatzeko; hori guztia, bat etorriz, urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin zein 47. artikulutik 49.era artekoekin.

Lehena.–Hitzarmen bat onestea Etxauriko Udalak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena gauzatzeko. Esleipen horren bidez, euskara teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaiak hautatzeko probetarako deialdia eginen da, eta, orobat, deialditik datorren zerrenda kudeatuko da, erakunde sinatzaileek teknikariok kontrata ditzaten horretarako premia dutenean.

Bigarrena.–Etxauriko alkate Idoia Aritzala Etxarreni ahalmena ematea, aipatu hitzarmena sinatzeko, udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Etxaurin, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2600681