2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bai eta espedientea jendaurrean paratzea ere hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Azagran, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2601401