2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.
Jendaurreko aldia iragan, eta erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Hona hemen laburpena, kapituluka:
2026KO DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 387.000,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 50.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 203.585,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 604.750,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 349.143,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 100,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 647.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.242.078,00 euro.
2026KO GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 427.361,75 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 702.984,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 123.900,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 960.862,09 euro.
IX. kapitulua–Finantza-pasiboak: 26.870,16 euro.
Gastuak, guztira: 2.242.078,00 euro.
Arroitzen, 2026ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Antonio Angel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2601419