2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
2026rako plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Aresoko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedatuarekin bat etorriz.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egon da ikusgai hamabost egunez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aipatutako epean ez da erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, hasiera bateko akordioa behin betikoa bihurtu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.
Areson, 2026ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.
2026KO PLANTILA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
POSTU ZKIA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | LANALDIA | OSAGARRIAK | EGOERA | HIZKUNTZA |
Lanpostua | Maila |
1 | Zerbitzu anitzetako langilea | F | D | OL | %100 | %26 | %15 | H | Euskara: B2/A2 |
2 | Idazkari/kontu-hartzailea | F | A | OL | %100 | %30 | | H | Euskara: EGA/C1 |
3 | Administraria | F | C | OL | %50 | %14,20 | %12 | J | Euskara: EGA/C1 |
(*) F: funtzionarioa; OL: oposizio-lehiaketa; E: eszedentzia; H; hutsik; J: jardunean. |
Langileen zerrenda
Funtzionarioak.
Administraria: Olatz Zubiri Goizueta. Antzinatasuna: 2016ko azaroaren 11.
Iragarkiaren kodea: L2601137