2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Bigarren alkateordearen izendapena eta alkatetzaren ordezpena
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatua bete beharrez, Arbizuko alkate udalburuak, Alkatetzaren urtarrilaren 26ko 05/2026 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hau egin zuela ematen da jakitera:
–Bigarren alkateordea: Ainhoa Izagirre Izagirre.
Halaber, aipatu Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Ainhoa Izagirre Izagirre andreak bere gain hartuko ditu alkatearen eginkizunak, hura kanpoan dagoen bitartean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Arbizun, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2601103