1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
7/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kide batzuen izendapena aldatzen duena.
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak azaroaren 8an emandako 135/2023 Foru Aginduaren bidez, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularra aldatu denez, zilegi da kontseiluaren osaera aldatzea. Hortaz, Rashid Mohamed Vázquez jaunaren ordez, Funtzio Publikoko zuzendari Gloria Arancón Largo andrea arituko da kontseiluan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko ordezkari gisa.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kide bat aldatzea eta Funtzio Publikoko zuzendari Gloria Arancón Largo andrea izendatzea kontseiluko kide, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko ordezkari gisa. Rashid Mohamed Vázquez jaunaren ordez arituko da.
2. Foru agindu hau izendatutako pertsonari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 22an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2600991