2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruaren eginkizunak eskuordetzea
Mankomunitateko buruak, 2026ko urtarrilaren 8an, jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman zuen:
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa udaleko alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ikusirik Mankomunitateko buru Juan José Goicoechea San Román kanpoan izanen dela 2026ko urtarrilaren 14tik 23ra (biak barne), arrazoi pertsonalak direla eta.
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.
Ikusirik Mankomunitatearen Estatutuen 10. artikulua, non jasotzen baita buruordeak izanen dituela Burutzaren betebeharrak eta eskudantziak, burua kanpoan badago edo kargua hutsik gelditzen bada,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Mankomunitate honetako buruaren eskumen guztiak Rosa Mendoza Arregui buruordeari eskuordetzea, 2026ko urtarrilaren 14tik 23ra (biak barne).
Bigarrena.–Mankomunitateko buruorde Rosa Mendoza Arreguiri jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzar Orokorrari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2026ko urtarrilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.
Iragarkiaren kodea: L2600652