31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiekturako (5.1 zatia, Elortz ibaia: Noain-Zabalegi zatia) desjabetze-espedientearen hasierako onespenean

2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiekturako (5.1 zatia, Elortz ibaia: Noain-Zabalegi zatia) desjabetze-espedientearen hasierako onespena. Iragarkian akatsak daudela oharturik, haiek zuzentzen dira.

Izenburuan,

Honela dioen tokian:

"Hasiera batean onartzea Iruñerriko ibai-parkea handitzeko proiekturako desjabetze-espedientea, 5.1 zatia, Elortz ibaia (Noain-Zabalegi zatia)".

Honela behar du:

"Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiekturako (5. zatia, Elortz ibaia: Noain-Zabalegi zatia) desjabetze-espedientea. Hasierako onespena.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda dakarren eranskinean,

Honela dioen tokian:

"Proiektua: Iruñerriko Ibai Parkea handitzea. 5.1 zatia, Elortz ibaia (Noain-Zabalegi tartea)".

Honela behar du:

"Proiektua: Iruñerriko Ibai Parkea handitzea. 5. zatia, Elortz ibaia (Noain-Zabalegi zatia)".

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2601264