2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri jarduketako plan berezia, H-22A unitate morfologikoari dagokionez. Hasierako onespena
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan eta Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Construcciones Andía SA.
Tokia: Udal Planeko H-22A unitate morfologikoa.
Xedea: aurreikusitako azalera eraikia handitzea.
Honako honen bidez erregulatzen da izapidea: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Zizur Nagusian, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2601004